Agenda

Bisita gidatuak Igartzako Monumentu multzora

ots. 23

-

mai. 09

BEASAIN

Bisita gidatu honetan Igartzako Monumentu Multzoa osatzen duten eraikinak bisitatzeaz gain, eraikina eta bertako, garai bateko, jarduera intrpretatzen dira: ondare gisa duten balioa azpimarratu, euren arteko loturak erakutsi, zein pertsonaia historiko duen atzean azaldu … Modu horretan bisitariak Erdi Arotik gaur egunerainoko bidaia egin dezake eta monumentuen balio historikoaz ohartarazten da. Bisita gidatu hau urte guztian zehar eskaintzen da. Informazio Puntuan jakinarazten den ordutegian.

Ez da beharrezkoa aurrez erreserbatzea; ordutegitik kanpo edota talde handien kasuan erreserba egitea beharrezkoa da.

Banakako bisitariak
 

Asteazkenetik igandera: 11:30ean / 13:00etan / 16:30ean / 18:00etan

Jaiegun, zubi eta aste Santuko oporraldietan:

11:30ean / 13:00etan / 16:30ean / 18:00eta

Taldeak: aldez aurretik hitzartutako egun eta orduan.

Bisita gidatuak Igartzako Monumentu multzora
Google Calendar-era gehitu