Agenda
SAN JUAN BALEONTZIAREN URETARATZEA 2025
2025/11/07
PASAJES SAN JUAN
San Juan baleontzia azaroaren 7an uretaratuko da. 1565ean
Kanadan urperaturiko euskal baleontziaren errepikak 12 urte daramatza
Pasaian eraikitzen, jatorrizkoaren udalerri berean, Albaola Euskal
Itsas Faktoriaren instalazioetan. Ontziaren azken faseari ekiteko,
azaroaren 7an itsasontziak ura ukituko du, horren berri duten hainbat
iturrik baieztatu duten moduan. Hala, Albaolak eta orokorrean euskal
gizarteak "nazioarteko garratzia duen mugarria ospatuko dute,
itsas ondareari balioa emateko izango dena".