Agenda
SAN TELMO JAIAK
api. 10
-api. 19
ZUMAIA
Garai batean jai nagusiak San Pedro jaiak baziren ere, gaur egun San
Telmoak ezagunagoak dira, urtean lehen ospatzen direnetakoak izateaz
gain beste inon ospatzen ez direlako Euskal Herrian. Itsasgizonen
patroia denez, arrantzalez jantzita ospatzen dira. Musika ekitaldi
ugariez gain, Itzurun hondartzako zaldi lasterketa, estropadak, pilota
partidak eta herri kirolen erakustaldiak barne hartzen ditu jaien
egitarauak.