Agenda
ARRASATE BLUES
uzt. 02
-uzt. 16
BLUESMAN BIG DADDY WILSON BURU DUEN PROGRAMAZIO EKLEKTIKOA
Uda honetan, udalerri sarrailagilea gitarrez, pianoz, ahotsez eta suz beteko da, Arrasate Blues jaialdiaren zortzigarren edizioarekin. Ibai Arte Arrasateko merkatarien elkarteak antolatuta, jaialdiak eboluzionatzen jarraitzen du bere izaera galdu gabe: publiko guztiarentzako kalean emango diren hamabost kontzertuko programazio oso eta anitza, eta uztailero milaka bisitari erakartzen dituen tokiko giro bikaina.
Arrasateko jaialdiaren zortzigarren edizioak blues-rocka, piano-bluesa, sustraiko bluesa, jazz bokala eta soul - funk garaikidea uztartzen ditu, nazioartean eta estatuan izen
handia duten talde eta bakarlarien eskutik, tokiko apustu berritzaileekin batera.
· Ipar Amerikako bluesmanaz gain, Arrasate Blueseko kartelean izen ezagunak ageri dira:
Red House Revival, Lluís Coloma, Paul San Martín, Jonás Molina, Gonzalo Portugal,
JAC Electric edo FEMMM.
· Debagoieneko zortzi musikari izango dira aurtengo jaialdian, hurbileko eszenarekin eta
tokiko talentuarekin konprometituta; Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Iparraldea
ordezkatuta egongo dira publiko berriei irekitako programazioan.