Agenda
DANTZARI FESTA
ira. 12
-ira. 24
Astean zehar euskal jantzien erakusketa jasotzen du Biteri Kultur Etxeak eta asteburuan kolorez eta musikaz betetzen dira Hernaniko kaleak. Euskal Herriko 7 probintzietako dantza taldeak erdiguneko kaleetan eta auzoetan zehar ibiltzen dira. Euskal dantza tradizionalak ezagutzeko aukera paregabea, Hernaniko San Joan konpartsak antolatuta.