Agenda

Domusa Teknik 40 MLK

2026/05/09

AZPEITIA

 

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, Domusa Teknik 40 MLK Mendi Lasterketaren bosgarren edizioa 2026ko maiatzaren 9an ospatuko da Azpeitian, irteera eta helmuga bertan izango direlarik. Ekitaldiak, gainera, Domusa Teknik 15 MLK lasterketaren bigarren edizioa ere izango du (26 km). Ibilbideek Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama bezalako herriak zeharkatuko dituzte, baita eskualdeko mendi esanguratsuak ere, hala nola Hernio, Gazume edo Xoxote. Lehiaketaz harago, probak mendizaletasuna sustatu, tokiko turismoa eta ekonomia bultzatu, eta berdintasuna, inklusioa eta ingurumenarekiko errespetua bezalako balioak zabaltzea du helburu.