Agenda
Rikardo Arregiren oihartzuna, 60 urte geroago
mai. 15
-mai. 22
Sutegi aretoa
/ USURBIL1966ko maiatzaren 22an, frankismo betean, Udarregi bertsolariaren omenezko ekitaldia aitzakia hartuta, kultur eta euskalgintza jarduera esanguratsuak antolatu ziren Usurbilen. Testuinguru zail hartan, artea eta euskara uztartu ziren: Remigio Mendibururen eskultura inauguratu zen, eta idazketa lehiaketak, antzerkia, bertsolaritza eta bestelako emanaldiak egin ziren, garaiko sortzaile eta euskaltzale garrantzitsuen parte-hartzearekin.
Testuinguru horretan kokatzen da Rikardo Arregiren hitzaldia ere, euskararen aldeko konpromisoa eta alfabetatzearen garrantzia azpimarratu zituena. 60 urte geroago, orduko bidea gogoratu eta gaur egungo erronkei begira jarriko da ekitaldia: arteen eta komunikabideen rola, administrazioan euskararen presentzia eta etorkizunerako gakoak hausnartuz.
Egitaraua
Maiatzak 15 19:00 Sutegin
– Film emanaldia: “Oteiza 14 apostolu”
– Solasaldia: Oskar Alegria (filmaren zuzendaria) eta Jaione Apalategi (Jorge Oteiza Fundazioko patronatuko presidentea)
– Sarrerak (6 €*): usurbilkultura.eus
*4 € Noaua!-ko bazkideentzat
Maiatzak 22 18:00 Sutegin
– Film emanaldia: “Zutik”
– Naiz Irratiak zuzenean gidatutako solasaldia: Ainara Mendiola (filmaren zuzendaria), Ismael Manterola (Arte Ederren Fakultateko dekanoa) eta Idurre Eskisabel (Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia)
– Itxiera, Remigio Mendibururen eskulturan: Maialen Lujanbio eta Jakoba Errekondo