Agenda
Santio eta San Inazio jaiak
uzt. 24
-uzt. 31
Uztail amaieran ospatzen diren Donibaneko jaiak aukera polita dira udako giroaz gozatzeko. Santa Anako gauean adibidez, uztailaren 26an, habanerak ilunabarrean entzuteko aukera egongo da: ahots koruen melodia gozoak eta itsasoaren ondoan sortzen den giro berezia ez galtzea merezi du. Hurrengo egunean, San Pantaleonen ospakizunean, herriko kaleetan banatzen diren sardinek festa zapore paregabea ematen dute. Horrez gain, jaietan ezin falta dira bateleren desfile ikusgarria eta estropadak, itsas tradizio biziaren erakusgarri.