Agenda
Erdi Aroko azoka
ira. 18
-ira. 20
LASARTE-ORIA
Lasarte-Oria-ko Erdi Aroko Jaiak giro historikoan murgiltzen den festa herrikoia dira, adin guztietako publikoarentzat pentsatutako jarduera ugarirekin. Asteburuan zehar, kale-antzerkiko taldeek hainbat sketch eskaintzen dituzte, umorea eta antzezpena uztartuz, hala nola familia errealaren, ezkontza pikaroaren, fantasiazko pertsonaien edo kleroaren inguruko ikuskizunekin. Gauez, merkatua itxi eta su-ikuskizun berezi batekin ematen zaio amaiera jardunaldiari, “Akelarre” ikuskizunarekin.
Umeentzako gune berezi bat ere antolatzen da, non joko tradizional eta dibertigarriak aurkitzen diren, hala nola damak, xakea, minigolfa, bolera edo punteria-jokoak. Gainera, begirale batek txapelketak eta probak antolatzen ditu, zaku-lasterketak, arku-tiroa edo zintak hartzeko zaldi-lasterketak barne. Festan zehar mago baten emanaldiak izaten dira goizez eta arratsaldez, eta haurrek poni-ibilaldiez nahiz Erdi Aroko karusel batez gozatzeko aukera dute.
Horrez gain, merkatuan antzinako ofizioen tailer erakusgarriak aurki daitezke, hala nola larrugintza, artisau-bitxigintza, bisuteria, zilar-lanak edo bestelako jarduera tradizionalak. Guzti honek festa giro bizia sortzen du, historia, kultura eta aisialdia uztartuz.