Agenda
ANTZUOLAKO ALARDEA
2026/07/18 19:00
ANTZUOLA
Antzuolako Alardea Antzuolako jaien egitarau barruan, uztailaren 19an Antzuolara gonbidatu nahi zaituztegu Antzuolako Alardea ikustera.
Garai batean, baina, Mairuaren Alardea izenaz ere ezagutzen zen.
Buruzagiak, fusilariak, desfilea, kanoiak, dantza, Iparragirreren bertsoak, musika, herriko bandera, tiroak … dena agertzen da uztailero, Antzuolan.
Antzuolako Alardeak balio historiko eta folkloriko handia duenez, izugarri aberasten du Euskal Herriko Kultura Ondarea.
Alardea Anzuolako kultur eragileen elkarlanaren eta elkar ulertzearen emaitza da. Alardea kultur ondarerik garrantzitsuena denez, bai herriko udalak bai elkarteak berak hartu dute alardea antolatzeko eta herriko bizilagunen artean bultzatzeko ardura, baina baita Antzuolatik kanpo zabaltzekoa ere.