EUSKAL PILOTA
Euskal kirol herrikoi unibertsalena da, eta hainbat modalitate ditu: eskuzkoa (hedatuena), pala, zesta punta edo erremontea.
Gipuzkoako herri guztiek dute frontoi bat non pilotan aritu gaitezkeen. Hernaniko Galarreta, adibidez, erremontearen tenplua da, non partida batez gozatu edo pilotari baten moduan sentitzeko esperientzia erreserbatu daitekeen. Donostiako Carmelo Balda frontoian, berriz, zesta punta ikusgarriaren Jai Alive jaialdia ospatzen da.
