Mendiko gida

UDA BIZI, BENETAKO GIPUZKOA

Zuzeneko musika, surfa, kirola, natura, itsas kultura eta proposamen jasangarriak lurraldeko kosta zeharkatzen duen egitarau batean

Gipuzkoako kostaldea topagune bihurtzen da udaro itsasoaren ondoan benetako esperientziak bilatzen dituztenentzat.

Zuzeneko musika, surfa, kirola, natura, itsas kultura eta proposamen jasangarriak uztartzen dira lurraldeko kostako herri eta hiriak zeharkatzen dituen egitarau batean.

Jaialdiek, itsas ibilaldiek, txapelketek eta aire zabaleko jarduerek Gipuzkoa beste modu batean ezagutzeko aukera eskaintzen dute: paisaiaz, tokiko kulturaz eta kostaldeko txoko bakoitzean bizi den giroaz gozatuz.

Uda bizi. Benetako Gipuzkoa.

FLYSCHA ITSASONTZIZ

Kokalekua: Zumaia
2026ko datak: Maiatzetik urrira. Asteko egun guztietan
Geoparkea

Euskal Kostaldean zehar bidaia paregabe batean murgildu eta miretsi Flyscharen itsaslabar ikusgarriak itsasotik. Euskal Kostaldeko Geoparkean zehar nabigatuko duzu 60 milioi urteko historia geologikoa deskubrituz, non natura, zientzia eta kultura paisaia ikusgarri batean batzen diren.

DONOSTIA - ALBAOLA KATAMARANA

Kokalekua: Donostia / Pasaia
2026ko datak: Igandero 9:30ean
Ciudad San Sebastián

Euskal itsas tradizioarekin Donostiako kaia lotzen duen itsas bidaia katamaran hibrido baten barruan. Nabigazioan zehar Donostia, Ulia, Pasaiako portuaren sarrera eta hemendik Pasaiako badian zehar nabigatuko duzu, San Juan, San Pedro ikusiz. Aiako Harrien ikuspuntua ere zoragarria izaten da bertatik.

Esperientziak Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatzeko aukera ematen du. Familientzako jarduera aproposa da, bai eta mugikortasun urriko pertsonentzat irisgarria ere.

WAXDAYZ

Kokalekua: Donostia
2026ko datak: Ekainaren 12an eta 13an
Waxdayz Instagram

Donostiako kostaldean kultura, surfa eta musika uztartzen dituen jaialdia. Txapelketak, surflarien bizi-estiloarekin lotutako jarduerak eta itsasoaren ondoan giro gaztea barne hartzen ditu.

BIDASOUND

Kokalekua: Irun, Ficoba
2026ko datak: Abuztuaren 28 eta 29an
Bidasound

Uda Ficoban agurtzen duen emanaldiz betetako musika jaialdia. Ekitaldiak food truck-ak, VIP guneak eta Euskotren eta Renfe bidezko lotura bikainak eskaintzen ditu, esperientzia eroso eta jasangarria sustatuz.

SHELTER 4 TEENS

Kokalekua: Zarautz
2026ko datak: Iraila
Shelter 4Teens

Aritz Aranburu surflari profesionalak gidatutako junior mailako eta surf egokituko txapelketa. Programak lehiaketa, jasangarritasuna eta surf kultura uztartzen ditu, hastapen klaseekin, skatearekin, zuzeneko musikarekin eta barbakoekin.

BEHORIA GARBIA

Kokalekua: Orio
2026ko datak: Irailaren 26a

Ekoturismo birsortzaileko eta ingurumen-sentsibilizazioko jardunaldia Oria ibaian. Jarduera nagusia itsasadarra kayakez garbitzea da, eta ondoren eko-piknik bat eta aurkikuntza bitxienentzako sariak egongo dira.

Egitarauak Zero Waste merkatua, birziklapen tailerrak, hondartzako "Zigarrokin-maratoia" eta bildutako hondakinekin sortutako eskultura kolektibo bat ere barne hartzen ditu.

ZUMAIA FLYSCH TRAIL

Kokalekua: Zumaia
2026ko datak: Urriaren 3an
Zumaia Flysch Trail

Flyscharen Geoparkean zehar egiten den lasterketa enblematiko honen XVII. edizioa. Bi modalitate eskaintzen ditu: naturaz gozatzeko pentsatutako 14 km-ko traila eta euskal kostaldeko itsaslabar ikusgarriak zeharkatzen dituen 24 km-ko lasterketa.

Proba bere "Etiketa Berdeagatik" eta inklusioarekiko konpromisoagatik nabarmentzen da, emakumeentzat eta pertsona ez-bitarrentzat izena emateko lehentasunezko faseak gordez, eta emakumeentzako entrenamendu espezifikoak antolatuz.