LEGE-OHARRA

LEGE-OHARRA

Web orri honen eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak dauzka. Gipuzkoako Foru Aldundiak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web orrian dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bermatzen, alde batetik, akatsik ez dela izango web orrira sartzerakoan ezta honen edukian ere, eta, beste aldetik, eduki hori behar bezala eguneratuta egongo denik. Dena den, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu akats horiek saihesteko eta, horrela behar izanez gero, ahalik eta azkarren konpondu edo eguneratzeko. Bai web orrirako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik. Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik. Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.

 

PRIBATASUNA ETA DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

Atari hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) ardurapean dagoena, gipuzkoaturismoa.eus domeinura lotutako web orriak osatzen du.

Interesdunak ematen dituen datuak dagokion prozedura edo egintzan aurreikusitako helburuetarako bakar-bakarrik erabiliko dira.

Datu horiek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dagoen fitxategi egokira gehituko dira, eta ez dira izango, inolaz ere, tratamendu edo hirugarren bati lagatzeko xede, dagokionaren zalantzarik gabeko baimenarekin edo indarrean dagoen legeak baimentzen dituen egoeretan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak biltzen diren datu pertsonalen tratamenduan konfidentzialtasuna bermatzen du, baita horien segurtasuna bermatuko duten neurri teknikoen eta antolaketa neurrien ezarpena ere.

 

TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapean dauden tratamenduen helburuak Datuen tratamendu jardueren erregistroan jasotzen dira.

Erabiltzaileak web orriaren ataletako batean bere borondatez emandako datu pertsonalen tratamendu automatizatua baimentzen du. Era berean, emandako datuak egiazkoak izatearen ardura izango du, eta erakunde honek beretzat gordetzen du datu faltsuak eman dituen pertsona oro erregistratutako zerbitzuetatik baztertzeko eskubidea, zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterako izan gabe.

 

INTERESDUNEN ESKUBIDEAK

Indarrean dagoen araudia betez, interesdunak Gipuzkoako Foru Aldundiko datu babeserako ordezkariarekin harremanetan jarri daitezke bere datu pertsonalen tratamenduaren inguruan eskaerak bideratzeko eta bere eskubideak erabiltzeko.

Horretarako, datuen babeserako ordezkariari idatzizko eskaera bat bidali diezaiokete edo egoitza elektronikoaren bitartez: https://egoitza.gipuzkoa.eus.

 

DATUEN BABESERAKO ORDEZKARIA

Gobernantza departamentua. Gipuzkoako Foru Aldundia.
Gipuzkoa Plaza z/g, 20004 Donostia.
Emaila: dbo@gipuzkoa.eus
Telefonoa: 943 112 111