
MENDI GIDA TURISTIKOA: Gailurrak, ibilbideak eta trail-a
Gida honek maila guztietarako ibilbideak proposatzen ditu, kirola, natura eta kultura uztartuta. Paisaiak, tradizioak eta tokiko gastronomia ezagutzeko aukera ematen du, igoera, ibilaldi edo lasterketa bakoitza Gipuzkoako identitatearekin konektatzeko benetako esperientzia bihurtuta.
Hemen, paisaia baino gehiago da mendia; nortasuna eta bizitzeko modu bat da. Mendi-irteerak eguneroko bizitzaren parte dira, lagunartean denbora ematea bezain ohikoa. Ibilbideak hurbilekoak eta askotarikoak dira —maila guztietarako aukerak daude—; eta planak, bikainak, igoera edo zeharkaldi batekin hasi eta mahai baten inguruan jarraitzen dutenak: salda bero bat borda batean, txotx bat sagardotegian edo paseo lasai bat bizitzaz betetako azoka bateko postuen artean.
Izan ere, Gipuzkoan, planak ez dira inoiz mendian amaitzen.
Igo:
GAILURRAK
Gipuzkoako eskualde guztietako zortzi gailur klasikoren fitxa osoak.
Ibili:
IBILBIDEAK
Gipuzkoa hainbat etapatan zeharkatzen duten ibilbideei buruzko informazio guztia. Aukeratu zeurea!
Egin lasterka:
TRAIL RUNNINGA ETA RUNNINGA
Mendiko, asfaltoko eta txirrindularitzako lasterketa nagusien agenda. Hartu parte, lasterka eginez edo animatuz, eta ezagutu zaletasun paregabe hau.
Ezagutu:
ZERBITZUAK ETA BALIABIDEAK
Eta ezertxo ere gal ez dezazun, interpretazio-zentroak, erreferentziazko mendiko museo bat, eskalada-guneak, bisita daitezkeen haitzuloak eta abar nola bisitatu azaltzen dizugu. Eta, besteak beste, gidari-zerbitzuei, bidaia-agentzia hartzaileei eta ostatuei buruzko informazioa ematen dizugu.