Euskal kostaldearen geoparkea
Bideoa ikusiMutrikuko, Debako eta Zumaiako kostaldeko udalerrien artean, Kantauri itsasoaren eta mendien artean sartuta dago lurralde hau.
UNESCOren Munduko Geoparkea da 2015etik eta, ibilbidean zehar, Lurraren bilakaeraren pasarterik garrantzitsuenetako batzuk ezagutuko ditugu, Flysch ikusgarriaren bitartez. Euskal kostaldearen Geoparkea osatzen duten itsaslabarren 13 kilometroetan zehar, Flysch izeneko arroka-geruzen eraketa paregabea aurkituko dugu. Lurraren historian 60 milioi urtetik gora dituen erakusgarri bat da. Oinez edo itsasontzian egin dezakegu txangoa; edozein aukeratuta ere, denbora-bidaia batez ezagutu ahal ditugun xehetasunak aurkituko ditugu; adibidez, asteroide handi baten inpaktua eta dinosauroen desagerpena agerian jartzen dituen geruza beltz bat.
Esteka interesgarriak
Euskal kostaldearen Geoparkeak eremu txiki batean biltzen ditu beren benetakotasunagatik eta balio natural handiagatik nabarmentzen diren zenbait toki. Itzurungo hondartzan hartzen du Flyschak garrantzirik handiena. Benetako altxorra da geologiako espezialistentzat, eta toki benetan magikoa bisitarientzat; izan ere, ilunabarrean zeruko kolore ederrenak ikus daitezke, hondartza paregabe batean.
Elgorriagako Baratzazarrak begiratokitik Flyscharen itsaslabarrik itzelenak ikus ditzakegu, bai eta euskal kostaldearen zati handi bat ere. Eta ibilbidearekin jarraitzen badugu, Sakoneta ikusgarriraino helduko gara. Han itsaslabarrek erronka jotzen diote Kantauri itsasoari eta Flyscharen alderdirik bikainena ikusten da, Geoparkeko marea arteko zabalgunerik handienaz. Batzuetan, itsasoak aukera ematen badu, surflariak aurkituko ditugu, Sakonetako olatuen energiari aurre egiten.
Aurrerago, Saturraran bestelako hondartza gisa agertzen zaigu: ilargi-erdi baten formako hareatza bat du eta Kantauri itsasoaren basatasunetik babestuta dago, izen bereko lurmuturraz: Flysch beltza izeneko erliebe sendo ilun batez. Hemen Geoparkeko geruzarik zaharrenak aurkituko ditugu, duela 100 milioi urte baino gehiago sortuak, Bizkaiko Golkoa zabaldu zeneko lehenengo gertakarietan, gure historia benetan hasi zenean.
Azkenik, euskal kostaldearen Geoparkerako bisitaldia osatzeko, ez dugu barnealdea bisitatzeaz ahaztu behar. Lasturreko Bailarak berdegune handiak ditu eta, han, urak gogorarazten digu burdinolen tradizioa egon zela inguruan, esaterako, Plazaolako errotan, zeina bisitatu daitekeen. Hemen guztia elkarren artean lotuta dago eta, beti modu ikusgarrian, Lurraren bilakaeraren sekretuak zein diren eta gure ingurune naturala zergatik errespetatu behar dugun azaltzen digu.