
Harria eta burdina
Gipuzkoa monumentu eta eskultore handien sorterria izan da. Naturako elementuak –burdina, harria, ura eta sua– inork baino hobeto erabiltzen jakin zuten artistena.
Errealitatearen kontzeptua eraldatzen eta espazioaren, argiaren eta itzalaren ikuspegi berri bat eskaintzen jakin zuten jeinuena. 60ko urteetan “Gaur” mugimendua sortu zen –Jorge Oteizak bultzatuta, besteren artean– adierazpen artistikoak kalean sustatzeko asmoz. Haiei esker, gaur egun, aire zabaleko museo bat da Gipuzkoa, tamaina handiko eta kalitate goreneko eskulturak ikus baitaitezke eskualde honetako udalerri desberdinetako plaza eta kaleetan.
Haizearen orrazia
Klasiko bat da Donostian, ezinbestean bisitatu beharrekoa. Eduardo Chillidaren Haizearen Orrazia artea eta paisaia bat egiten dituen obra ederrenetako bat da.
Eraikuntza hutsa
Altxor artistiko galanta, Donostiako Pasealeku Berrian itsasoari egunero desafio egiten diona.
Sancti spiritus unibertsitatea
Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea monumentu errenazentista bat da, eta Euskal Herriko aurreneko unibertsitatea.
Arantzazuko basilikako atea
1950eko abuztuan ipini zuten aurreneko atea Arantzazuko basilika berrian.
Oteiza frontoiak
Azkoitiak errealitate bihurtu zuen Oteizaren ametsetako bat: pilotaren mundura eraman zuen hutsaren esperimentazioa.
San Marko gotorlekua
San Marko gotorlekua, Donostia eta Errenteria artean kokatua, eraikuntza militar bat da
Basozabal jauregia
Basozabal jauregia XV. mendeko eraikin ederra da, Azpeitiko erdialdeko Enparan kalean kokatua.
Arrietakua jauregia
Euskal kostaldearen itsas historian murgildu zaitez Gipuzkoan, XVII. mendearen amaieran eraikitako jauregi bikain honetan barrena.
Santa Elena Nekropolia
Santa Elenaren ermita, Ama Xantalen izenarekin ere ezaguna, Irungo alde zaharretik hurbil dago, Estebenea errekaren ertzean.
Lizardiren leihoa
Chillidaren obra hau, altzairuz egina, Xabier Lizardi poetari egindako omenaldi bat da, eta Tolosako Aranburu jauregian dago kokatuta.
Bakearen usoa
Nestor Basterretxea eskultore gipuzkoarraren obra honek oso balio sinboliko handia du.
Besarkada
Lagun baten besarkada, adiskidetzea edo elkar ulertzea artearen hizkuntza unibertsalaren osagai dira.
Nestor Basterretxearen Zinbaue Eskultura
Obra hau Hondarribiko Arma Plazan dago, Nestor Basterretxea eskultoreak egina da, eta 2014ko irailaren 5ean inauguratu zuten.