
Gu ezagutzeko hamaika modu
Gipuzkoa tradizioz, historiaz, artez,... betetako tokia da. Honek toki ezinhobea egiten du mota eta gai desberdinetako museoak ezagutzeko.
Chillida edo Balenciaga bezalako artistei eskeinitako museoetatik museo askoz txikiagoetara, baina ez horregatik interes gutxiagorekin. Adibidez Victor Hugori eskeinia Pasaian edo etxeko txikienei eskeinitako beste asko gai desberdinen inguruan.
Nuestro Top 10
Tabakalera
Tabakalera sortzeko, esploratzeko, partekatzeko, esperimentatzeko eta gauza berriak deskubritzeko lekua da. Publiko guztientzat zabalik dagoen kultur zentro irekia eta anitza.
Topic
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bakarra da Europan. Bost kontinenteetako txotxongiloak dira museo honetako protagonista bakarrak.
Igartubeiti
Igartubeiti Baserri Museoak XVI. eta XVII. mendeetako baserrien ingurua, bizimodua, altzariak eta tresnak erakusten ditu.
Ekainberri
Euskal Herrian ondoen gordetako lurpeko altxorra dugu Ekain, eta historiaurreko santutegi garrantzitsuenetakoa Europan.
Igartubeiti
Igartubeiti Baserri Museoak XVI. eta XVII. mendeetako baserrien ingurua, bizimodua, altzariak eta tresnak erakusten ditu.
Burdinbidearen museoa
Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitian dago; Europa osoan dagoen trenbideen bilduma onenetako bat dago bertan.
Topic
Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bakarra da Europan. Bost kontinenteetako txotxongiloak dira museo honetako protagonista bakarrak.
Sagardoetxea
Sagardoetxea, Sagardorean Museoa, sagardoaren kulturaz gozatzeko leku bat da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri.
Gorrotxategi museoa
Xaxun, Tolosako Gorrotxategi Konfiteri Museoan, ibilbide gozoa egingo dugu, XIV. eta XIX. mende bitarteko gozotegietatik.
Eureka!
Donostiako Miramon parke teknologikoan kokatua, Eureka Zientzia Museoa hedakuntza zientifikoaren gune bat da, adin guztietako pertsonentzat egokia.
D’elikatuz
Ordiziako D'Elikatuz elikagaien eta gastronomiaren interpretazio-zentroan ezagutuko ditugu gure lurraldeko testurak eta zaporeak.
Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa
Espainiako gerra zibila du ardatz Elgetan dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroak.
Munduko tximeleten erakusketa iraunkorra
Erakusketa iraunkor honetan mundu osoko tximeleta benetakoen edertasuna eta koloreak mirest daitezke.
Algorri
Algorri Interpretazio Zentroa Zumaiako inguru naturaletik gertu dago, eta ekosistema ezberdinak ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du.
Nautilus
Nautilus Interpretazio Zentroa Geologikoa bisitatzea, denboran zehar bidaiatzearen modukoa da, dinosaurioak lurrean nagusi eta Ammoniteak itsasoaren errege ziren garaia arte.
Tabakalera
Tabakalera sortzeko, esploratzeko, partekatzeko, esperimentatzeko eta gauza berriak deskubritzeko lekua da. Publiko guztientzat zabalik dagoen kultur zentro irekia eta anitza.
Aikur
Museoan, erleen bizitza eta funtzionamendua ezagutuko ditugu, eta antzinako eta egungo erlauntzak ikusiko ditugu.
Historiaren etxea
Historiaren Etxeak hiriaren atzera begirako ikuspegia eskaintzen digu, horretarako lekurik aproposenean: Urgull mendia.
Ekogunea
Jasangarritasunaren kulturaren eta ingurumenarekiko errespetuaren sentsibilizazio eta dinamizazio proiektu bat da, Kutxa Gizarte Ekintzak sustatua.
Artzaintzaren ekomuseoa
Erreizabal baserriak gaztak ekoizten lan egiten duten artzainen errealitatea erakusten du.
Gatzaren Museoa Leintz Gatzaga
Urre Zuriaren industria erabakigarria izan da Leintz-Gatzaga udalerriko garapen ekonomikoan eta fundazioan.