Relax&Shopping

Zuretzako uneak

Joan zara, itzuli, jardun eta denetik ikusi duzu. Atseden pixka bat merezi duzu, parentesi gisa edo zure bisitaren amaiera gisa. Eta hoberik ez ur zurrusta batzuen kontaktu suspergarri eta lasaigarria baino. Edo shoppingaren ariketa beti-beti bizkorgarria.

Donostian, La Perla zentroa “Belle Epoque” hartan inauguratu eta itsasoko hura erabiltzen zuen lehen bainuetxearen ondorengo zuzena da; Orion eta Zumaian ere badauzkazu erlaxatu ahal izateko talasoterapia zentroak. Eta Zestoan, dagoeneko bi mende beteak dituen bainuetxea duzu zain, europar bainuetxe handien urrezko aroaren oinordeko halaber.

Ordu batzuk hartu erosketak egiteko eta hemendik zerbait eramateko. Aukera zabala da, eta beti-beti kalitatezkoa. Merkataritza tradizionala edo abangoardiakoa; klasikoa edo sofistikatua. Ez zalantzarik izan, zerbait aurkituko duzu eta zuretzat, familiarentzat, lagun berezi horrentzat, edo zure etxerako. Etxera itzultzen zarenean opor sentsazioa luzatuko dizun eta zoriontsua izan zaren egun horiek gogoraraziko dizkizun detailetxo hori. Ez uko egin aukerari, zeurekin eraman Gipuzkoaren zatitxo bat.

Singular dendak
Gipuzkoako dendak dira, esperientzia paregabeak eskaintzen konprometituak.
Gehiago ikusi
Talasoterapia eta Bainuetxea
Gipuzkoan hiru talasoterapia zentro dauzkazu, Donostia, Orio eta Zumaian, itsasoko uraren erabilera teraupeutikoaren modalitate guztiak eskainiko dizkizutenak; eta Zestoako bainuetxea.
Gehiago ikusi
Made in Gipuzkoa
Turismoak hemendik zerbait eramatea gustatzen zaigu. Gure zerbait, beste inon aurkitu ezingo duen zerbait.
Gehiago ikusi