Planak euriarekin

Planak euriarekin

Eta orain... zer egingo dugu? Lehenik, ez etsi. Euri fin hori, zirimiria, Gipuzkoaren izaeraren parte da, barnealdeko udako ekaitz labur baten edo kostaldeko galerna baten antzera.

Gipuzkoara etorri eta bustitzen ez bazara, ez zara erabat hemen egon. Eta ez ahantzi euriari zor dizkiogula une oro mirets ditzakezun altxor naturalak. Gainera, euria egin arren Gipuzkoa ez da gelditzen. Egun horietarako B plan batzuk proposatuko dizkizugu. Mota guztietako museoetarako bisitekin edo enogastronomiarekin lotutako planekin goza dezakezu, Gipuzkoako bazter guztietan euri egun batek aitzakia ezin hobea ematen baitizu egun “hondatu” bat, kultura eta aisialdiko eskaintzen bitartez, gozamen egun zoriontsua bihurtzeko. Eta gogoratu, planen artean beti duzu aukera aterkia hartu eta, gure kostaldeko edozein tokitan, Kantauriko olatuak kostaldearen kontra jotzen ikusteko. Eguraldi txarrarekin ere, denok kalera!

Tabakalera

Tabakalera

Tabakalera sortzeko, esploratzeko, partekatzeko, esperimentatzeko eta gauza berriak deskubritzeko lekua da. Publiko guztientzat zabalik dagoen kultur zentro irekia eta anitza.
Oiasso

Oiasso

Oiasso, Bidasoa ibaiaren bokalean kokatua, baskoien portu hiria izan zen erromatar garaian.
Topic

Topic

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bakarra da Europan. Bost kontinenteetako txotxongiloak dira museo honetako protagonista bakarrak.
Balenciaga

Balenciaga

Getarian dago jostun baten omenez egindako munduko lehenengo museoa; bertan, Getarian eta modaren eta goi-mailako jantzigintzaren eremuan jaio zen diseinatzailearen transzendentzia unibertsala islatzen da.
Loiolako santutegia

Loiolako santutegia

Gaur egun, turismo espiritualaren funtsezko guneetako bat da.
Burdinbidearen museoa

Burdinbidearen museoa

Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitian dago; Europa osoan dagoen trenbideen bilduma onenetako bat dago bertan.
Sagadotegiko esperientzia

Sagadotegiko esperientzia

Sagardoan benetako aditu bihurtuko zara.
Aquarium

Aquarium

Donostiako Aquariuma Espainiako akuario eta itsas zientzia naturalen museo zaharrena da.
Mirandaola

Mirandaola

Burdinak garrantzia berezia izan du Euskal Herriaren bilakaeran.

Galarreta frontoia

Bizi ezazu erremontea