Planak familiarekin

Planak familiarekin

Abenturazaleenentzako aukera bikainenak

Gipuzkoak plan ugari eskaintzen ditu, etxeko inor ez aspertzeko. Familia neurriko dibertsioa nahi baduzue, abentura horietako edozeinetan abia zaitezte, badago eta non aukeratu.

Esaterako, hegaluzetarako txalupa zahar batera igo zaitezkete, arrantzari eta arrantzaleen bizimoduari buruzko ur gaineko museo bihurtuta baitago gaur egun. Aquariuma bisita dezakezue Donostiako portuan. Eta museoak ikus ditzakezue, txokolatearena, trenbidearena, txotxongiloena, musikarena edo erromatarrena. Baserri bateko landa ingurunea ezagutu eta hango artaldeak zaintzen eta gazta, ogi irinezko opilak eta taloak egiten ikas dezakezue. Historiaurreko haitzuloetan sar zaitezkete, eta ikasi nola marrazten eta ehizatzen zuten gure arbasoek… Zaldiz ibiltzeko aukera daukazue, izotz gainean irristatzeko, tirolinan ibiltzeko eta abentura parke bat bisitatzeko. Edo atrakzio parke batera jo dezakezue bestela, zurezko funikular batean igota. Biotopoetan barrena ibili, urtegiak inguratu eta bide berdeak korritu, horra beste aukera batzuk. Eta, azkenean, afarian “Bikaina eguna...! Zein dugu biharko plana?” entzungo duzue.

Burdinbidearen museoa

Burdinbidearen museoa

Burdinbidearen Euskal Museoa Azpeitian dago; Europa osoan dagoen trenbideen bilduma onenetako bat dago bertan.
Pagoeta

Pagoeta

Parke naturala Aian dago, Orio eta Zarautz artean.
Idiazabal gazta I.Z.

Idiazabal gazta I.Z.

Idiazabal gazta Gipuzkoako zapore jatorrenetako bat da, altxor gastronomikoa.
Surf eskolak

Surf eskolak

Surf eskolek maila eta adin guztietarako ikastaroak eskaintzen ditu, baita hainbat zerbitzu ere, olatuen gainean ibiltzen proba egin nahi duten guztiek eskuragarri duten esperientzia, alegia.
Topic

Topic

Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa bakarra da Europan. Bost kontinenteetako txotxongiloak dira museo honetako protagonista bakarrak.
Txindokiko itzala

Txindokiko itzala

Txindokiko Itzala abentura-parke bat da adin guztientzat.
Flysch

Flysch

Hondartza helezinen eta itsas herrien bista zoragarriak, Zumaia, Deba edo Mutriku.
Igartubeiti

Igartubeiti

Igartubeiti Baserri Museoak XVI. eta XVII. mendeetako baserrien ingurua, bizimodua, altzariak eta tresnak erakusten ditu.
Igeldo

Igeldo

Ez zara Igeldo menditik joango zure selfie-a atera gabe.

Aquarium

Donostiako Aquariuma Espainiako akuario eta itsas zientzia naturalen museo zaharrena da.