Gastronomia
Eguna jaten eman dezakezu, eta errepikatzea eskatuko duzu beti. Gipuzkoa gastronomiaren ligako goreneko tokian dago.
Zoazen lekura zoazela, ez duzu oker egingo, hemen Michelin izarra duten sagardotegiak ere badaude eta. Gipuzkoa, berez, jatetxe itzel eta askotarikoa da, eta sukaldaririk ospetsuenak izango dituzu beti alboan. Harrituta geratuko zara pintxoen aniztasun eta kalitatearekin. Jatetxe bihurtutako baserri zaharretako otorduekin. Sukaldaritza tradizionalarekin eta berritzailearekin. Eta aurkitzen duzun guztiak ahogozorik onena utziko dizu…
Haragiak, arrainak eta barazkiak, mila forma desberdinetan prestatu eta aurkeztuak, zein baino zein zaporetsuago. Hemen pertsona oro dugu gastronomia grinaz bizi duen sukaldari, kritikari, maisu eta ikasle. Izan ere, Gipuzkoan sukaldaritza ez da bakarrik profesionalen kontua. Proba ezazu, errepikatuko duzu eta.