Abangoardia

Abangoardia

CHEFEN PLANETA

Amonen sukaldea da funtsa. Sukalde hori joera berrietara egokitzea, berriz, bidea. Eta berrikuntza, etorkizuna.

Gipuzkoa sukaldaritzaren abangoardia da, mundu osoko ikasleak erakartzen dituena. Basque Culinary Center unibertsitateko fakultatea eta ikerkuntzako abangoardia da. Donostiatik 15 kilometroko erradioan dago Europako Michelin izarren kontzentraziorik handiena. Baina Gipuzkoako lehen maila, inon baino izen gehiago biltzen dituena, ez da Michelin orbitan amaitzen.

vanguardia02
vanguardia01

Goi-mailako sukaldaritzaren sekretuetako bat da plateren zapore trinkoa. Donostia inguruan, kilometro gutxitan Michelin izar asko dago eta sukaldaritza-eskaintza sorkuntza gastronomiko bilakatzen da. Konfitatutako edo erreduzitutako talentua balitz bezala.

Ez gara errealitatea puzten ari. Erdigunean hiriburua duen 25 kilometroko erradiodun zirkulu batean, kotxez 10 minututan egin daitekeen bidean, 16 Michelin izar daude. Are gehiago, Estatuan dauden hiru Michelin izarreko hamaika jatetxeetatik hiru Donostian daude. Egia esan, Japoniako Kyoto izan ezik, munduan ez dago beste lekurik metro koadroko kontzentrazio handiagoa duenik. Ohiz kanpoko gertakaria da, beste planeta batekoa balitz bezala.

Sukaldaritzaren izarrak Gipuzkoan.

subijana

AKELARRE ***

Chef: Pedro Subijana
Igeldo
Donostia/San Sebastián
T: 943 31 12 09
www.akelarre.net

vanguardia04

ARZAk ***

Chefs: Elena y
Juan Mari Arzak
Donostia/San Sebastián
T. 943 28 55 93
www.arzak.es

bersatagi

MARTÍN
BERASATEGUI ***

Chef: Martin Berasategui
Lasarte-Oria
T: 943 36 64 71
www.martinberasategui.com

mugaritz

MUGARITZ **

Chef: Andoni Luis
Aduriz
Errenteria
T: 943 52 24 55
www.mugaritz.com

vanguardia07

Amelia **

Chef: Paulo Airaudo
Donostia/San Sebastián
T: 943 84 56 47
www.ameliarestaurant.com

alameda

Alameda *

Chefs: Mikel, Kepa y
Gorka Txapartegi
Hondarribia
T: 943 64 27 89
www.restaurantealameda.net

elkano

ELKANO *

Chef: Aitor Arregi
Getaria
T: 943 14 00 24
www.restauranteelkano.com

kokotxa

KOKOTXA *

Chef: Daniel López
Donostia/San Sebastián
T: 943 42 19 04
www.restaurantekokotxa.com