La gastronomía complementaria

Gastronomia gehiago

TXOKOLATEAK

Txokolatearen tradizioa Gipuzkoa osoan zehar egon da eta oso marka ezagunak izan dira.

Elgorriaga (Irun), Orbea eta Zahor (Oñati)... Mendaro Saint-Geronsen, Oñatiko Txokolateixia Museoan eta Tolosan dagoen Rafa Gorrotxategi Txokolatearen Museoan, txokolatea egiteko modu tradizionalak eta instalazioak ezagutzeko aukera izango duzu aldez aurretik erreserba eginda.

Eta ez ahaztu tokiko beste gozoak dastatzea. Tolosako teilak eta zigarrotxoak, euskal pastela, pantxineta donostiarra, Bergarako erreilenoak edo Azpeitiko Inazioak dira gure lantegietako gozo nagusiak.

KONTSERBAK

Kontserba tradizionalek, portu bakoitzean egiten baitzituzten urte-sasoiko defizitari aurre egiteko, egungo marketarantz eboluzionatu zuten, tradizional izateari laga gabe ordea, ontziratze teknikaz hornituta. Ibarrako piperminak ere potoan sartuta banatzen dira, eta ezinbestekoak ditugu bai babarrun-janetan bai beste plater batzuen lagungarri.

MUSEO GASTRONOMIKOAK

SAGARDOA, GAZTA ETA OGIA

EZKIO eta LEGAZPI

Urola Garaia eskualdean, gastronomiarekin lotutako museoen eskaintza anitza topa dezakegu. Ezkion dago Igartubeiti, XVI. mendeko baserri-dolarea; sagardoaren munduaz gozatzeko aukera eskaintzen du.

Legazpin Artzaintzaren eta Gaztaren Ekomuseoa topatuko dugu, Erreizabal baserrian; Igaralde baserrian, berriz, ogia nola egiten den erakutsiko digute.

www.igartubeitibaserria.eus

www.lenbur.com

SAGARDOETXEA

ASTIGARRAGA

Astigarragan kokatuta, omenaldia egiten dio sagar eta sagar-zukuari. Erakusketa-gune bat du; sagasti bat askotariko sagarrekin, eta sagardoa dastatzeko gune bat.

www.sagardoetxea.eus

IDIAZABALGO GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

IDIAZABAL

Hemen ezagutu ahal izango dituzu gazta famatu honen jatorri-deituraren sekretuak. Gazta dastatzeko hastapen-ikastaro bat egiteko aukera izango duzu

www.idiazabalturismo.com

D’ELIKATUZ

ORDIZIA

Ordizian kokatutako Elikadura, Nutrizio eta Gastronomia zentro honetan baratzeko kalitatezko produktuei buruz den-dena ezagut dezakezu.

www.delikatuz.com

GATZAREN MUSEOA

LEINTZ- gatzaga

Gatza ekoizteko mendeetan zehar erabili diren instalakuntzak ikusgai daude.

www.gatzmuseoa.com

TXOKOLATEIXIA
Txokolatearen interpretazio zentroa.

OÑATI

Hiribildu hark duen txokolate-tradizio aberatsa eta goxoa erakusten du.

www.oñatiturismo.eus

RAFA GORROTXATEGI TXOKOLATEAREN MUSEOA

TOLOSA

Museo zoragarri honek txokolategintzaren bilakaera historikoa ezagutzeko ibilbidea eskaintzen du. Bost mende baino gehiagoko historia, alegia. Bisitan zehar, metateak eta era guztietako tresna primitiboak, haietako batzuk kolonaurrekoak, ezagutzeko aukera izango dugu.

Bertako txoko berezia da Juan Ignacio Garmendiaren lantegi berregokitua, Euskal Herrian abian jarritako lehen lantegi elektrikoetako bat. Bisita amaitzeko, museoaren ondoko gune batean, 'Txokolatea' dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Gune horretan bertan eskaintzen dituzten tailerrak eta txokolate-dastaketak.

www.rafagorrotxategi.eus/museum