Tradizioa

Tradizioa

Euskal Sukaldaritza

Gipuzkoa 2.000 km2-ko jatetxea da, eta sukaldaritza bere kulturaren eta bizitzaren funtsezko zatia du.

Betiko azoketan lehengaia erosten denetik sukalde edo parrilara iritsi arte, den-dena sukaldaritzako prozesu xehetasunez betea da, azken emaitzarekin, hau da, mahaikideari plazer egitearekin konprometitu eta errespetuzkoa. Gogoratu postrerako tokia gorde behar duzula.

Idiazabal gazta

Gure gazta gozoa oso preziatua eta ezaguna da. Artisau gazta tradizionala. Latxa ardien –gure ardi autoktonoa– esne gordinarekin egina.

Antzina-antzinatik artisau erara egiten jarraitzen den gazta hau artzaintzak aspalditik eskaini izan digun jakia da. Basque Highlands eskualdeko herri txiki baten izena hartu duen gazta honi 1987an eman zioten Jatorri Deitura: Idiazabal gazta.

Idiazabalgo gaztaren interpretazio zentroa

Hemen ezagutu ahal izango dituzu gazta famatu honen jatorri-deituraren sekretuak. Idiazabalen dago, eta usaina, kolorea eta zaporea aintzat hartuta, gazta dastatzeko hastapen-ikastaro bat egiteko aukera izango duzu.

Tokiko merkatuak

Festetako Lehengaia: Merkatu, azoka eta ekitaldi gastronomikoak.

Bertako sukaldarien gailentasunagatik ez ezik, eskualde honen arrakastaren sekretua hauxe delako ere: lehengaien kalitate gorena eta tokiko elikagai freskoen ugaritasuna. Hala, udalerrietako azokak dira tokiko ekoizleen eta ganaduzaleen produktuen erakusgarri bikainena. Bost zentzumenentzako gozagarri.

ORDIZIA

Espainiako azoka zaharrenetakoa da

Asteazkenero egiten da 1512az geroztik. Merkatu honek Euskadi osorako finkatzen ditu elikagaien prezioak. San Sebastian Region eskualdeko ekoizle guztien erreferentzia izatez gainera, etsi gabe defendatzen ditu tokiko eta sasoiko produktuak. Azoken azoka.

TOLOSA

Larunbata da Tolosa ezagutzeko egunik onena.

Tolosako azoka larunbatero egiten da mendez mende, eta Euskadiko tipikoenetako bat da. Hiru gune hartzen ditu: Zerkausiako esparrua, inguruko produktu autoktonoak saltzen dituena; Berdura plaza, loreak eta landareak saltzen dituen azoka, eta Euskal Herria plaza, kanpoko produktuak eta ehunak salgai dituena.

Parrillan

Haragiak eta arrainak, puntu-puntuan.

Kea darien txingarretan puntu-puntuan egindako txuleta bati heltzea gustatzen zaizu? Inork ez bezala gozatzen duzu parrilan egindako bisigu-trontzo eder askoak, txipiroi zoragarriak, erreboiloak edota zapoa dastatzen? Bada, zure aho-sabaia asetzeko aukera gastronomiko bikaina daukagu Donostian eta inguruetan.

Zatoz, konparazio batera, Getaria edo Orio arrantzale-herri zoragarrietara. Lehenik eta behin, txingar-usaina etorriko zaizu eta, bertako kale pintoreskoetan barrena sartzean, kalean aurrez aurre izango dituzun parrilek ahoa bete hortz utziko zaituzte: jatetxeetako sukaldariek aire zabalean prestatzen dituzte arrain fresko-freskoak, lonjetatik zuzenean ekarriak, baita haien haztegietako itsaskiak ere.

Eta primerako kalitateko txuleta bati heldu nahi badiozu, berriz, Tolosa aldera joan, eta txundituta utziko zaituzte egur-ikatzetan eta su eztian erretako idi-txuletek. Tolosa aitzindaria da idi-zintak parrilan erretzen, eta bertako jatetxe asko txuletaren benetako tenpluak dira: kontu handiz, mimoz eta zintzotasunez prestatzen dituzte fin-fin aukeratutako produktuak.