Txakolina
XIX. mendearen hasieran, txakolina baserrietan ekoizten zen eta autokontsumora mugatzen zen.
Gaur egun, 2 milioi botila baino gehiago ekoizten dira urtero eta mundu osoko mahai dotoreenetara esportatzen da. Ziztu bizian garatu den ardo gazte apartsu eta freskagarri honek jatorri deitura du –Getariako Txakolina– eta ekitaldi erakargarrien protagonista da. Gainera, upeltegi ugari daude bisitak egiteko ateak zabaltzen dituztenak.