Gipuzkoako Top 10

Gipuzkoako Top 10

Europako hizkuntza zaharrenari eusten dion historiaz harro eta abangoardien sortzaile, Gipuzkoak lurralde berezia eta kosmopolita eta, batez ere, benetakoa eskaintzen du. Hemen aurkituko dituzu bidaiariek bilatzen dituzten plazer guztiak.

Kostalde bihurritik barrualde menditsu eta dotoreraino, euskal esentziaren osagai guztiak gordetzen dituen ibilbide bat proposatzen dizugu. Ezinbestekoak diren 10 leku hautatu ditugu, itsasora begira dagoen hiriburutik hasi eta Eduardo Chillidak Hernaniko baserrian zizelkatu zuen ametserainoko ibilbidea jasotzen dutenak.

Baina, askoz gehiago daude. Museo diren herriak bisitatuko dituzu, Loiolako Inazioren eta Juan Sebastian Elkanoren sorterrian zehar ibiltzeko eta, Arantzazun, Oteizaren Hamabi Apostoluak (hamalau dira) miresteko aukera izango duzu. Pasaian, bizi ezazu zuzenean XVI. mendeko euskal baleontzi baten erreplika zehatzaren eraikuntza. Ibil zaitez isilpean Aralarko Parke Naturalean, eta entzungo dituzu bidezidorrek oraindik ere gordetzen dituzten mitoak. Eta, noski, goza ezazu gure gastronomiaz, hasi sagardotegietako errituekin eta amaitu gure kostaldeko herrietako kresal eta parrila usainekin. Gipuzkoak harrapatu egiten zaitu, eta hau aurrerakin bat besterik ez da.

Zarautzeko hondartza

Zarautz

Gipuzkoako itsasertzeko hondartzarik luzeena eta askoz ere gehiago
Hondarribiako eraikina

Hondarribia

Itsas zaporea duen harresidun hiria,
Geoparkeko hondartza argazkia

Geoparkea

Itsasora erortzen diren itsaslabarren eta historiaurretik bizileku izan diren haran berdeen artean.
Chillida Lekuko eskultura

Chillida Leku

Artearen eta naturaren arteko fusioa.
Loiolako argazkia

Loiola

Artea eta espiritualtasuna Gipuzkoaren bihotzean.
Txotx argazkia

Txotx!

Bisitaldia eta dastatzea sagardotegi batean.
Arantzazuko santutegiaren argazkia

Arantzazu

Arantzazuko Santutegia eta Aizkorri-Aratz Parke Naturala, ohiz kanpoko ingurune natural bat.
Getariako ontziak

Getaria

Elkanoren eta txakolinaren jaioterrian.
Albaolan eraikitzen ari den ontzia

Pasaia

Albaola, Itsas Kultur Faktoria eta Pasaiako badia, Gipuzkoako itsas ondarea.
Aralarreko emakume baten argazkia

Aralar

Idiazabal gazta eta Tolosako eta Ordiziako merkatu tradizionalak