
HERRI KIROLAK ETA TRADIZIOAK
Herri Kirolak eta tradizioak Gipuzkoako kultur-nortasunaren muina dira. Horiei esker, lurralde honek izaera berezi eta kosmopolita eskaintzen du eta, batez ere, benetakoa.
Kultur adierazpen horretan euskararen iraunkortasuna nabarmentzen da, Europako hizkuntzarik zaharrena eta Gipuzkoan kalean eta etxeetan naturaltasun osoz hitz egiten dena.
Euskal berezitasun horiek belaunaldiz belaunaldi transmititzen dira, eta herri eta hirien agendaren parte garrantzitsua dira. Jaiek, kirol tradizionalek, musikak, dantzek... ondare bizia eta parte-hartzailea sortzen dute, eta bisitariari benetako kultura zirraragarriaren ikuskizuna eskaintzen diote.