
Historia bizi den lekua
Gipuzkoa barnealdeko herriak, batez ere, Gipuzkoako paisaia dira.
Nortasun handiko herriak, bizitzaz, historiaz, kulturaz, merkatuz, galtzada-harrizko kalez, jatetxe abegikorrez gainezka daudenak, lehen une beretik bilduko zaituztenak. Mila ñabardura dituen kolore berdearekin, zelai eta basoak estaltzen baititu horrek, baina baita herrietako pilotalekuak ere. Plaza eta eliza ondoko pilotaleku hori leku guztietan ikusiko duzu; hortik aurrera, ordea, herri bakoitza deskubritu beharreko mundu berri bat dela ikusiko duzu.
Astigarraga
Astigarragako udalerrian industria jarduera eta nekazaritza ustiapena tradizioala uztartzen dira leku gutxitan bezala. Herriko plaza idi probetako dema-plaza mantentzen du oriandik.
Azpeitia
Azpeitia oso ezaguna da Loiolako Santutegiagatik: Jesus Konpainiaren fundatzaile San Ignazio Loiolakoa jaio zen etxea.
Eibar
Eibar, Ignacio Zuloaga bezalako artisten sorterria, Deba bailarako lanbideen eta industriaren erreferente historikoa da, ondarea, sormena eta manufaktura-tradizioa uztartzen dituen nortasun handiko hiria.
Irun
Irun, Gipuzkoako bigarren hiririk jendetsuena, historia, natura eta ondarea uztartzen dituen helmuga paregabea da, Bidasoa ibaiaren ertzean.
Legazpi
Industrializazio berantiarragoa izan zuten beste hiru herrietan ez bezala, Legazpin, burdinaren historia XI. mendean hasi zen, mendietan zeuden haizeolekin (“jentiletxe” ere deituak).
Oiartzun
Oiartzungo hirigune historikoa duen antzinatasunagatik eta balio historikoagatik nabarmentzen da.
Segura
Herri hau 1256an fundatu zuten Gaztelako errege Alfontso X.a Jakitunaren aginduz, goi-lautadatik Pirinioetako beste aldera zihoazen bideak babesteko asmoz.
Tolosa
Tolosa, XIII. mendean fundatua eta 10 urtez Gipuzkoako hiriburu izandakoa, garrantzizko erreferentea da gaur egun eskualdean.
Urretxu
Oraindik ere, Urretxuk Erdi Aroko jatorriaren ezaugarriak ikusgai ditu hirigune historikoan. 1383an diseinatu zuten, Gaztelako Joan I.ak hiribilduari hiri-gutuna eman zionean. Bertan, bizilagunei orubeak banatzeko ahalmena emateaz gain, hirigunea diseinatzeko eskubidea ere ematen zien.