Hondartzak

Hondartza bistekin

Uraren ertzean paseatzeko, surf egiteko, hareazko gazteluak egiteko, eguzkitan etzateko, ilunabarraz gozatzeko edo, besterik gabe, malekoian eseri eta amets egiteko… Kantauri itsasoari ausart begiratzen dioten euskal kostaldeko 15 hondartzek olatu, brisa, hondar eta paisaia ugari eskaintzen dizkigute. Gustu guztietarako hondartzak.

Kontxa hondartza

Kontxa hondartza

Hondartzen erregina. Donostiaren eta bere eskualdearen altxor preziatua.
Itzurun hondartza

Itzurun hondartza

Familia giroko hondartza zoragarria, flyscharen geruza bertikal ikusgarriek bere baitan bildua.
Zarauzko hondartza

Zarauzko hondartza

Gipuzkoako hondartzarik luzeena, 2.500 metroko hedadura duena.
Ondarreta hondartza

Ondarreta hondartza

Donostiako hondartzarik zabalena, Loretopeak banantzen du Kontxa hondartzatik.
Hondarribiako hondartza

Hondarribiako hondartza

Gipuzkoako azkeneko hondartza, Bidasoa ibaiaren bokalean datzana.
Gaztetape hondartza

Gaztetape hondartza

Kantauri itsasora zabalik
Santixo hondartza

Santixo hondartza

Zumaian dagoen hondartza honek hareatza zabala eta ur bareak ditu
Santiago hondartza

Santiago hondartza

Familia giroko hondartza, eguzkia eta bainua hartzeko hareatza handi batez hornitua. Oso-oso gertu, Sorginetxen, Euskal Herrian surf egiteko olatu handietako bat.
Saturraran

Saturraran

Euskal Kostaldean argazki gehien atera izan zaion paisaietako bat.
Antilla hondartza

Antilla hondartza

Orion kokatua, hondartza lasaia da Antilla, eguzkitan etzanda egoteko 3500 m2-ko azalera duena.
Mutrikuko hondartza

Mutrikuko hondartza

Hondartza berezia, Mutrikuko portu ikusgarriaren ondoan kokatua.
Malkorbe hondartza

Malkorbe hondartza

Getariako hondartza txiki zoragarri hau portuaren inguruan dago.
Zurriola hondartza

Zurriola hondartza

Donostiako surf hondartza, mundu osoko surflarien helmuga.
Zazpi hondartzak

Zazpi hondartzak

Kala arrokatsuen ilara latz eta basatia, Mutrikun kokatua, urpekaritza eta nudismo zaleek oso atsegin dutena.
Ondarbeltz

Ondarbeltz

Debako itsasadarraren ezkerraldera joanez gero, Ondarbeltz hondartza dago, Mutrikun.