Top 10 Gipuzkoa

Bergara

Bergaran, unearen edo norberak behar duenaren araberakoa izango da intentsitatea.

Herriko kaleetan zeharreko paseotxoa, lorategietan erlaxatzea, eraztun berdeaz gozatzea edo Gorlako Igoera ikustea, BTT egitea, piraguismoa, rokodromoa… Bergaran, unearen edo norberak behar duenaren araberakoa izango da intentsitatea. Bisita gidatuak, erakusketak, pintxo-potea, mendi buelta bat, zinekluba… Taberna eta jatetxez ongi hornituta dago, eta badira, era berean, Gipuzkoako goi mailako gastronomia ezagutzeko aukerak ere. Bertako espezialitate esklusiboak gozogintza tradizionalean aurkituko ditugu, horrek bizirik segitzen du eta parte zaharrean: gozoak, errellenoak, tostoiak eta Wolfram Goxua, gozozale guztientzako zorion iturri.

Esteka interesgarriak