Top 10 Gipuzkoa

Oñatiko San Migel eliza

Hiru mendetan zehar eta estilo desberdinetako elementuak gehituz eraikitako tenplu baten adibide bikaina da Gipuzkoan.

Denboran zeharreko bidaia, norbera dagoen tokitik mugitzeke egina, turistak aukera izango baitu arkitektura erlijiosoaren eboluzioa ezagutzeko. San Migelen parrokia XV. mendean eraikitako tenplua da, estilo gotikokoa. Mende horretan zehar handitu egin zuten, biztanleriak ere gora egin zuelako. Gaur egun elizak lau habearte dauzka; horietan, garai bakoitzeko estiloak ikus ditzakegu islatuta.

Esteka interesgarriak