Top 10 Gipuzkoa

Debako Santa Maria Eliza

Santa Maria eliza (Estatuaren Monumentu Nazionala 1931ko urteaz geroztik), euskal arkitektura erlijiosoko obra onenen artean dago.

Neurriz ia-ia katedral baten pareko bada ere, tenpluko kanpoaldeko murruen soiltasuna dela eta, kareharrizko dorre batekoen antzekoak baitira, oharkabean pasatzen da. Alabaina, barnealdean aurkituko dugun aberastasuna ustekabe galanta izango da. Azken batean, ezagutu beharreko turismo baliabide bikaina Deban.