Indietro Oiartzun

Oiartzun
Oiartzungo hirigune historikoa duen antzinatasunagatik eta balio historikoagatik nabarmentzen da.
Bertan dira, besteak beste, Erromesen Ospitalea, Lartaungo Done Eztebe parrokia-eliza –barnean XVII. mendeko erretaula bat dago, Joan Huitzi maisuarena, Eusko Jaurlaritzak Kultur Ondasun deklaratua “monumentu” kategoriarekin– eta udaletxea, 1678an altxatutako eraikin soila, eta garai horretako Gipuzkoako udaletxeetan salbuespena, estiloz ez baita platereskoa. Gainera, Oiartzunen sukaldaritza tradizional eta berritzailea dasta dezakegu, eta euskal produktu tradizionalak ere eros ditzakegu inguruko baserrietan. Oso kultur eskaintza zabala du, esaterako Soinuenea-Herri Musikaren Txokoa Museoa, Luberri Oiartzungo Ikasgune Geologikoa, eta Arditurriko Meatzeak.