Top 10 Gipuzkoa

Tolosako Parrilak

Nork ez du inoiz Tolosako txuletoiaren aipamenik entzun? Tradizioa, kalitatea, produktua, bikaintasuna...

Gipuzkoako mugetatik harago ere ezaguna den esperientzia gastronomikoa da. Den-denok ezagutzen dugu Tolosako parrilariek egiten duten lan bikaina. Urte osoan zehar, espezialistarik onenek parrilan erretako haragi gozo-gozoa eskaintzen dute erretegi izen handikoek.