Top 10 Gipuzkoa

Orio

Orioko herria, Donostiatik 17 km mendebaldera kokatua, arrantza tradizio handikoa da. Ontzigintza eta portu jarduerak ere indar handiz garatu dira bertan.

Erdi Aroan fundatu zutenez geroztik oso lotura estua izan du eta itsasoarekin. Oria ibaiaren ondoan dago, hots, Gipuzkoako ibai luzeen eta emaritsuenaren ertzean. Ibaiak meandro asko egiten ditu, Antillako hondartzaren ondoan itsasoratu baino lehen. Ibilgua bidea eta portu naturala ere izan da, eta zertzelada horrek portu izaera erantsi dio Orioko herriari.

Esteka interesgarriak