#Bebasque
IZATEKO, EGOTEKO ETA PARTEKATZEKO MODU BAT.
Gipuzkoan berezitasun asko ditugu, sekreturik, ordea, bat bera ere ez.
Gure izaera da. Gauza zoragarriren bat aurkitzen badugu, sagardo bat izan baitaiteke edo mendian zehar egiteko ibilbide bat, lehenengo gauza partekatu egiten dugu. “Probatu egin behar duzu. Eraman egingo zaitut”. Zoriontsu egiten gaituzten lekuak dira. Gomendio pertsonalak dira beti, konfiantzan eginak. Geurezkoa dugu anfitrioi onak izatea. Daukaguna erakusten dugu, harrokeriarik gabe, gauzak partekatzearen plazer hutsagatik.
Istorioak kontatzen ditugu, baita gure Historia ere, Europako hizkuntzarik zaharrena dugun euskararekin duela milaka urte hasia. Hizkuntza paregabea, gaur egun bizirik dirauena, bizirik eta garbi mantentzen diren bezalaxe euskal identitatearen eta euskal jendeen nortasunaren ezaugarri funtsezkoenak, hala nola benetakotasuna, hurbiltasuna eta zintzotasuna.
Gipuzkoan, bisitaria erraz bihurtzen da bertako. Begiratu besterik ez duzu egin behar, galdetu, eta hemengo bizitzaren esperientzia errealak eraman zaitzan laga, hemen bertan jaiotakoek egiten duten moduan alegia. Be Basque. Bizitza erraz, naturaltasunez eta ondo pasatzeko gogoz senti eta uler ezazu. Sekreturik gabe.