
Nola mugitu
Gipuzkoan, garraio publikoan mugitzea erraza da. mugi.eus plataformaren bidez, lurraldean zehar garraio publikoan nola mugitu jakin dezakezu.
LURRALDEBUS aldiriko autobusen sarea, Gipuzkoako lurralde osoa bere artean eta hiru euskal hiriburuekin lotzen duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren herriarteko autobus garraio zerbitzu publikoa da.
Bestalde, trenbidea da Gipuzkoan mugitzeko beste aukera bat. EUSKOTRENek lurraldea ekialdetik mendebaldera zeharkatzen du kostaldetik, Donostia Bilbo eta Hendaiarekin lotuz, eta, aldi berean, RENFEren sareak Gipuzkoa iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, Irun eta Zumarraga bezalako herriak lotuz.

Donostiako autobús geltokia
Pº Federico García Lorca,
www.estaciondonostia.com
T: 943 467 000
Donostiako hiriko autobusak
DBUS. T: 943 00 02 00
www.dbus.eus
ALSA Estatuko eta nazioarteko autobusak
T: 902 42 22 42
www.alsa.es

GIPUZKOA TRENEAN ETA AUTOBUSEAN
AUTOBUSAK:
Lurraldebus


Irisgarritasunari buruzko informazioa
Autobus geltokia: Donostia San Sebastián autobus geltokia
Irisgarritasun fisikoa
- MMP seinalea duten aparkalekuak daude.
- Egokitutako komunak daude.
- Dartsena irisgarriak daude gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzat.
- Igogailuak daude.
- Euskarri iskiatikoak eta eserlekuak daude.
- Laguntza-zerbitzua dago, aurrez erreserbatuta.
- Adi! Gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonek aldez aurretik erreserbatu behar dute beren lekua autobusean, bidaia hasi baino 48 ordu lehenago gutxienez.
Entzumen-irisgarritasuna
- Igogailuak begizta magnetikoa du.
- Ikusizko informazioa gailu elektronikoetan.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Braillez eta goi-erliebez egindako botoiak dituzten igogailuak, eta soinu-abisuak dituztenak.
- Braillez idatzitako mapa eta estazioaren erliebea.
- Braillez identifikatutako nasetara joateko ateak.
- Braillez idatzitako nasa-kopurua.
- Bideratze-zerrenda taktobisualak, geltokiaren solairu nagusian eta nasen eremuan.
- Begien parean dauden informazio-pantailak, ikusmen urriko pertsonei irakurketa errazten dietenak.
- Geltokiak Navilens gidatzeko eta orientatzeko etiketa-sistema du. Sistema horrek, ikusmen-urritasuna duten pertsonak geltoki barruan gidatzeaz gain, pantailetan dagoen informazioa denbora errealean ematen die.
- Ikusmen-urritasuna duten pertsonek dartsena zenbakiaz jakinarazten duen megafonia zerbitzua ere eska dezakete aldez aurretik +34 943 475 150 telefonora deituz, ibilbidea, eguna eta ordua zehaztuz.
- Adi! Geltokian ez dago megafonia iraunkorrik, iritsieren eta irteeren informazioa, eta autobus bakoitzaren nasen esleipena ikusizko gailu elektronikoen bidez egiten da.
- Adi! Aplikazioa mugikorrean eduki behar da. Informazio gehiago hemen: https://www.navilens.com/
Irisgarritasun-kognitiboa
- Adimen-desgaitasuna duten pertsonei eta adinekoei laguntzeko doako zerbitzua, eskaera egin ondoren, +34 943 475 150 zenbakira deituz.
Donostia San Sebastián geltokia (Adif) y Renfe
Irisgarritasun fisikoa
- Iparraldeko estazioak komun bat du MMPentzat.
- Gurpil-aulkian doazenentzat 3 tornu eta 2 makina txartel-saltzaile daude.
- RENFEko trenek gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonentzat erreserbatutako espazioak dituzte, eta mugikortasun urriko edo minusbaliotasunen bat duten pertsonentzako eserlekuak.
- Laguntza-zerbitzua eskuragarri, aldez aurretik eskatuta
- Adi! giltza eskatu behar da.
Entzumen-irisgarritasuna
- Entzumen-desgaitasuna eta/edo hitz egiteko zailtasunak dituzten pertsonak Adifekin harremanetan jar daitezke, doan eta testu bidez, esteka honen bidez: https://www.telesor.es/indextelesorweb.php
- Bertan, Adifeko geltokien eta RENFEko trenen zerbitzuei buruzko informazioa lortzen da, baita ATENDO zerbitzua eskatu ere.
- Laguntza-zerbitzua eskuragarri dago, aldez aurretik eskatuta.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Trenek megafonia dute barruan, hurrengo geltokien berri emateko.
- RENFEren webgunea partzialki irisgarria da.
- Mugi eta RENFE ATENDO aplikazioetara pantaila-irakurleak sar daitezke.
- Laguntza-zerbitzua eskuragarri dago, aldez aurretik eskatuta.
- Adi! Bagoi gehienetara sartzeko, atean botoi bat sakatu behar da irekitzeko. Normalean ez dira ateak automatikoki irekitzen.
- Adi! Adi! Bagoi gehienetara sartzeko, atean botoi bat sakatu behar da irekitzeko. Normalean ez dira ateak automatikoki irekitzen.
Irisgarritasun-kognitiboa
- Laguntza-zerbitzua eskuragarri dago, aldez aurretik eskatuta.
Amarako geltokia (Euskotren)
Irisgarritasun fisikoa
- Euskotrenen bagoietan, gurpil-aulkientzako gordetako kokapenak R1 autoan daude eta trenaren erdialdean kokatuta daude.
- Trenera iristeko moduak eta arrapalen funtzionaltasuna desberdinak dira geltoki motaren arabera. Euskotrenen sare osoko tren eta geltokien irisgarritasunari buruzko informazioa. https://www.euskotren.eus/accesibilidad-1
- Amarako geltokiaren kasuan, gurpil-aulkiak erabiltzen dituzten pertsonak arrapalarik gabeko PMR atetik sartzen dira trenera (autoaren erdigunea), (A atea).
- Egokitutako komunak daude.
- Adi! komunak tornuaren atzean daude eta zailak dira aurkitzen.
Entzumen-irisgarritasuna
- Trenek argi-seinale distiratsuak dituzte barruan, treneko sarrera-irteerako ateen gainean. Eta kanpoaldean, ateen posizioa adieraziz.
- Trenek audiofonoa duten pertsonentzako moduko interfonoa dute.
- Bidaiarientzako informazio-sistema bat ere badute, bideo-entretenimenduarekin.
Ikusmen-irisgarritasuna
- Trenek megafonia dute barruan, hurrengo geltokien berri emateko.
- Euskotrenen eta Mugiren aplikazioak pantaila-irakurleak dituzten pertsonek erabil ditzakete.
- Adi! Bagoi gehienetara sartzeko, atean botoi bat sakatu behar da irekitzeko; ez dago ateak automatikoki irekitzerik.
Esploratu Gipuzkoa MUGI garraio-txartelarekin eta Basque Cardtxartel turistikoarekin.
Eta aprobetxatu deskontuak garraioan, aisialdian, merkataritzan, gastronomian...