Zure plana Gipuzkoan zehar

Prestatu zure zentzumenak historiaz eta edertasunez betetako lurraldean esperientzia paregabeak bizitzeko. Natura, kultura, abentura eta gastronomia uztartzen dituzten hainbat plan eskaintzen dizkizugu. Zure hurrengo txangoa hemen hasiko da!

Hain Naturala

Hain Naturala

Ehun urteko zuhaitzen xuxurlaka eta hamaika istorio gordetzen dituzten bidexken artean zabaltzen da Gipuzkoa. Ezagutu ezazu gure parke naturalen eta gune babestuen edertasun basatia. Murgil zaitez naturan eta goza ezazu arnasarik gabe utziko zaituzten paisaiez.

PLAN Hain Naturala

Hain Industriala

Hain Industriala

Ezagutu ezazu Gipuzkoako iragan industriala. Murgildu zaitez tradizioa eta modernitatea lotzen dituen bidaian, gure industriaren bilakaera kontatzen duten industria-leku enblematikoak, artisau-tailerrak eta museoak bisitatuz. Gipuzkoan iragana eta etorkizuna lotzen dituen ondare paregabea aurkituko duzu.

PLAN Hain Industriala

Hain Kostakoa

Hain Kostakoa

Zeharkatu Gipuzkoako kostaldea hondarretan ibiliz, olatuak surfeatuz, gazteluak eginez, eguzkipean atseden hartuz edota ilunabarrak begiztatuz. Hondartza aukera sorta zabala, kokapen paregabeetan eta beharrezko zerbitzu guztiekin.

PLAN Hain Kostakoa

Hain Lasaia

Hain Lasaia

Deskonektatu berriro konektatzeko! Gure lurraldean sakabanatutako atsedenlekuen eta aisialdi guneen xarmak erakarriko zaitu, ingurunean paseo lasai bat emateko eta oroitzapen ahaztezinak sortzeko guneak dira. Naturan murgildurik egunpasa egiteko txokoak.

PLAN Hain Lasaia

Hain Abentura

Hain Abentura

Gure mendi tontorretan edota itsasoan murgildurik, makina bat emozio bizi eta paisaia anitzak topatuko dituzu. Piztu zure izpiritu abenturazalea, eta urrats eta jauzi bakoitza, oihartzun bat izango da zure oroimenean. Ausartu zaitez Gipuzkoan turismo aktibo eta abenturazko ekintzekin. Profesional onenen eskutik, dibertsioa ziurtatuta dago!

PLAN Hain Abentura

Hain Familiarra

Hain Familiarra

Gipuzkoa: bost zentzumenen jaia! Gozatu ezazu mokadu eta zurrutada bakoitzean, tradizio zabaleko bidaia gastronomikoa proposatzen dizugu. Murgildu zaitez Gipuzkoako gastronomia aberatsean, non pintxo bakoitzak istorio bat kontatzen duen eta osagai bakoitzak gure lurraren esentzia islatzen duen.

PLAN Hain Familiarra

Hain Zaporetsua

Hain Zaporetsua

Gipuzkoa: bost zentzumenen jaia! Gozatu ezazu mokadu eta zurrutada bakoitzean, tradizio zabaleko bidaia gastronomikoa proposatzen dizugu. Murgildu zaitez Gipuzkoako gastronomia aberatsean, non pintxo bakoitzak istorio bat kontatzen duen eta osagai bakoitzak gure lurraren esentzia islatzen duen.

PLAN Hain Zaporetsua