Gipuzkoako Top 10
Europako hizkuntza zaharrenari eusten dion historiaz harro eta abangoardien sortzaile, Gipuzkoak lurralde berezia eta kosmopolita eta, batez ere, benetakoa eskaintzen du. Hemen aurkituko dituzu bidaiariek bilatzen dituzten plazer guztiak.
Kostalde bihurritik barrualde menditsu eta dotoreraino, euskal esentziaren osagai guztiak gordetzen dituen ibilbide bat proposatzen dizugu. Ezinbestekoak diren 10 leku hautatu ditugu, itsasora begira dagoen hiriburutik hasi eta Eduardo Chillidak Hernaniko baserrian zizelkatu zuen ametserainoko ibilbidea jasotzen dutenak.
Baina, askoz gehiago daude. Museo diren herriak bisitatuko dituzu, Loiolako Inazioren eta Juan Sebastian Elkanoren sorterrian zehar ibiltzeko eta, Arantzazun, Oteizaren Hamabi Apostoluak (hamalau dira) miresteko aukera izango duzu. Pasaian, bizi ezazu zuzenean XVI. mendeko euskal baleontzi baten erreplika zehatzaren eraikuntza. Ibil zaitez isilpean Aralarko Parke Naturalean, eta entzungo dituzu bidezidorrek oraindik ere gordetzen dituzten mitoak. Eta, noski, goza ezazu gure gastronomiaz, hasi sagardotegietako errituekin eta amaitu gure kostaldeko herrietako kresal eta parrila usainekin. Gipuzkoak harrapatu egiten zaitu, eta hau aurrerakin bat besterik ez da.