
Turismo aktiboa
Naturako jardueren rankingean, Gipuzkoa podiumean dago. Denetako lekuak dauzkazu aukeran: mendia eta itsasoa, basoak eta hondartzak, belardiak, itsaslabarrak, eta baita uharte bat ere.
Duzun zaletasuna duzula, edo sentsazio berriak esperimentatzeko gogoa duzula, Gipuzkoak natura ingurune ezin hobea eskaintzen dizu turismo aktiboa egiteko. Lehorretik, itsasotik edo airetik, zeurea da aukera. Mendi ibiliak egin ditzakezu, btt-a, hipika, golfa, urpekaritza, surfa, edo parapentea hartu eta zure lehen hegaldia egin… Zure betiko zaletasunez gozatu edo jarduera berrietan abiatu. Bakarka, familian edo lagunekin, aukera izango duzu egunero jarduera desberdinak programatzeko, aldi berean natura ingurune ikusgarriak ezagutzen dituzula.
Gipuzkoan, natura, kirola eta abentura elkarrekin doaz.
LURREKO JARDUERAK
- Mendi-ibiltaritza eta mountain bike
- Bizikleten alokairua
- Multiabentura
- Eskalatzea
- Golf-a
- Hipika
- Euskal Pilota
- Tenis
- Paintball
- Scape room
- Karting
- Patinatzea eta izotz-hockeya
- Skate, jet sky eta flyboard
URETAKO JARDUERAK
- Surf
- Sup
- Urpeko igeriketa
- Bela, ibilaldiak itsasontzian eta bisita gidatuak
- Kayak eta arrauna
- Arrantza
- Uretako motorrak
AIREKO JARDUERAK
- Parapentea
- Ala delta
NAHI DUZUN BEZALA JARDUN!
Hona hemen oinez, bizikletaz edo olatuen gainean egin ditzakezun jardueren lagin bat.
Edo egun batez benetako “pilotari” bihurtuz.
MENDI-IBILIAK:
ABENTURA-BIDEAK
Egunean 40 kilometro egin beharko zenituzke, 103 urtean zehar, Gipuzkoako bide eta bidezidor balizatu guztiak korritzeko.
Mota, zailtasun maila, distantzia eta helburu tematiko guztietakoak dauzkazu: tenpluak, sagardoa, gazta, kostaldea, edo, besterik gabe, mendian ibiltzea…

BIDE BERDEAK:
ANTZINAKO TRENBIDEEN AZTARNAK
Gipuzkoako bide berdeak antzinako trenbideak dira, eta txirrindularientzako eta oinezkoentzako ibilbide bihurtu dira.
Ibilbide seguruak eta irisgarriak eskaintzen dituzte paisaia natural eta landatarretan, eta modu ederra dira Gipuzkoa jarduera fisikoaren eta naturarekiko kontaktuaren bidez ezagutzeko eta historia eta ondarea zaintzeko.

Bidasoa bide berdea
Arditurriko bide berdea
Plazaolako bide berdea
Leitzaran Bisitarien Etxea
Urolako bide berdea
SURFA GIPUZKOAN:
OLATUAK GUZTIONTZAT
Gipuzkoan, Kantauri itsasoaren ertzean, olatu perfektua dago bakoitzarentzat.
Zarautz, Euskadiko “surfaren sehaska” edo Donostiako Zurriola hondartza urbanoa bezalako tokiek olatu sendoak eta maila guztietako surflarientzako gune aproposak eskaintzen dituzte.
Surf eskolekin eta bertako kultura zirraragarriarekin, Gipuzkoak kirola eta natura uztartzen ditu inguru paregabean.

EUSKAL PILOTA:
TRADIZIOA ETA IKUSKIZUNA
Euskal pilota, Gipuzkoan oso ezaguna den kirola izateaz gain, euskal kulturaren eta ondarearen funtsezko osagaia da.
Pilotalekuan jokatzen da, eta hainbat aldaera ditu, hala nola esku-pilota, zesta-punta eta erremontea. Galarreta pilotalekua (Hernanin) erremonterako agertoki garrantzitsua da, eta bertako giro zirraragarriak egin du ezagun. Pilotaleku horretan, partida bat ikus dezakezu, edo, bestela, esperientzia bat erreserbatu, kantxara jaisteko eta «pilotaria» zarela sentitzeko.
